2017(e)ko apirilaren 30(a)

Iraunkortasunari buruzko tailerra LH3

Apirilaren 28an, ostirala, 3. mailako ikasleak ingurugiro enbaxadoreak bihurtu ziren. Leroy Merlin konpainiak iraunkortasunari buruzko tailerra garatu zuen. Tailerraren helburua neska-mutilek ingurumenarekiko ohitura errespetagarriak eskuratzea da, ondorengo baliabideen erabilpena landuz:
  1. Etxebizitzetan ura aurrezteko trebeziak erakutsi.
  2. Energia aurrezteko posibilitateak azaldu.
  3. Lorategian jarrera eko-arduratsuak indartu.
  4. Birziklapenaren garrantzia hurbildu.


2017(e)ko apirilaren 27(a)

Eskola ortua LH4

LH4-A mailakoek lehen hiruhilabetean egindako ortuko lanen uzta lortu dute! Hemendik aurrera B taldekoak hasiko dira lanean.


2017(e)ko apirilaren 21(a)

Areitz Soroa LH3

Otsailaren 15ean Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Areitz Soroa baserri eskolan izan ziren. Besteak beste, ogia egin zuten Ogigintza tailerrean, Baserri Ekologikoa ekintzaren barnean.




Ogia egiteaz gain, sagardogintzan ibili ziren eta etxabereak ezagutu zituzten. Argazkiak ikastetxeko web orrian dituzue.