2018(e)ko martxoaren 19(a)

Iñaki Zubeldia ikastetxean

Iñaki Zubeldia idazlea ere izan da gaur ikastetxean. Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleekin izan da solasean "Tximu bat klinikan" liburua irakurri ondoren #EuskalAstea2018
 
 

Maribel Aiertza ikastetxean

Gaur Maribel Aiertza idazlea izan da gure ikastetxean. Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleekin izan da, bere liburua "Mara eta izar saltzailea" aurkezten #EuskalAstea2018
 
 


2018(e)ko martxoaren 17(a)

#SembrArte proiektua 4. mailan

Egun hauetan, laugarren mailako ikasleek Carlos Gónzalez Astorga artistaren bisita izan dute ikastetxean. Carlos arte irakaslea da eta gure ikasle baten aita. Berarekin, euskal kultura aztertu dugu gure pintoreekin eta, ondoren, ikasle bakoitzak bere obra egin du kolorezko klarionak eta ikatz-ziriak erabiliz. Eskerrik asko Carlos!!! Esperientzia zoragarria izan da!!!  #SembrArte