2018(e)ko apirilaren 30(a)

Euskometroa

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, hezkuntza berrikuntza proiektu bat hası dugu. Proiektu honen bidez, euskara eta euskal kulturari bultzada bat eman nahi diogu jolasean oinarritutako ikasketen bidez (gamifikazioa).
Gure ikasleak Euskal Herriko itzulia egingo dute maila desberdinetan. Horretarako, ikasle bakoitzak abatar bat izango du eta horrekin, taula-jokotik mugitu ahal izango da puntuak lortuz gero. Bira oso bat bete ondoren eta euskararekin lotuta dagoen proba bat gainditu eta gero,  bere nortasun agirian maila bat igoko du eta karta batzuk irabaziko ditu. Horretaz gain, ibilbidean zehar ezohiko probak izango ditu, karta bereziak eta ezusteko sariak irabazteko aukera izan dezan.
Euskal Herriko itzulia hasi da, parte hartu nahi duzu?


Hemos comenzado un nuevo proyecto de innovación educativa, a través del juego (gamificación), para potenciar el uso del euskera en 3º y 4º de Primaria. El alumnado recorrerá Euskal Herria desde distintos niveles. Para ello, cuentan con un avatar que lo irán moviendo por el tablero de juego a medida que ganen los puntos necesarios para ello. Al finalizar cada vuelta subirán un nivel en su identificación, ganarán unas cartas para su álbum coleccionable después de superar la prueba de nivel relacionada con el euskera. Tendrán, además, pruebas extras para ganar cartas especiales y premios sorpresa.
La vuelta a Euskal Herria ha comenzado, ¿te apuntas al reto?



2018(e)ko apirilaren 24(a)

Eskolara lagunekaz LH4B

Astelehen honetan LH4B taldeko ikasleak kalera atera dira, eskolara joateko bideak seguruak diren aztertzera Bizibideak Eskolara Lagunekaz proiektuan barne.
 
 

2018(e)ko apirilaren 18(a)

Eskolara Lagunekaz proiektua

Astelehenean LH4A taldeko ikasleak kalera atera ziren, eskolara joateko bideak seguruak diren aztertzera Bizibideak Eskolara Lagunekaz proiektuan barne. Proiektu hau 2017an martxan jarri zen Herrigune Leioa - Solasgune antolaturiko udal ekimena da eta hainbat agentek hartzen dute parte: ikastetxeetako Guraso Elkarteak, ikasleak eta udal teknikariak zein politikoak, besteak beste.
Datorren astelehenean LH4B taldeko ikasleak aterako dira.